Zaindari ikusezina

Zaindari ikusezina https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zaindari-ikusezina/@@download/image/zaindari_ikusez_1365161899.jpg
2013/04/08
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Dolores Redondo, Itzultzailea: Josu Zabaleta
139.zenbakia
Zaindari ikusezina
Nobela beltzaren esparruko ekarpen entzutetsua izan da urte honen hasieran Dolores Redondok eginikoa. Trilogia baten lehen alea den liburu honetan Amaia Salazar inspektorearen ibilerak kontatzen ditu. Serieko hiltzaile baten atzetik bere jaioterrira, Elizondora, itzuli beharko du, non bere iraganarekin tupust egingo duen. Hasierako korapiloa saretuz, pertsonaiak ezagutuz eta hari muturrak lotuz doa irakurlea, ondo lortutako bukaerara iristeko.