“Vladimir”

“Vladimir” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vladimir/@@download/image/40p50-2.jpg
2004/04/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Koldo Izagirre
40.zenbakia
“Vladimir”
TXALAPARTA
53 orrialde




"Liluratu egin gintuen Txatoren ezusteko irtenaldi hark, izenak ozentasun sorgina zeukan: Vladimir". Izen horren inguruan, sinesmen baten gainean eraikitzen dute narrazioko protagonistek gaztaroko zati handi bat. Kostaldeko herri txiki batean bizi dira Txato, Tomas, Antxon eta narratzailea. Gerra ondotik ezagutuko duten munduak salbatzaile bat behar du, salbazioaren mitoa. Horixe da Vladimir. Ia-ia pasahitza, iguripena eta abentura uztartzen dituen Potemkin korazatuaren oroitza. Borrokarena. Oroitza horrekin moldatzen dituzte jolasak gazte horiek, askatasun jolasak. Iniziazio bidaia, inondik ere. "Non zagok Vladimir? -Nonahi!… The war was not finished!". Liburua Koldo Izagirrek berak egindako argazkiekin ilustratua dago.