Ukabilak eta loreak

Ukabilak eta loreak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Julen Belamuno. Elkar
162.zenbakia
Ukabilak eta loreak
Zortzi ipuinez osatutako liburu honetan hainbat protagonista ezagutuko dituzu: herrira itzuli eta oroitzapenen bidez iraganeko herritar berezi bat gogoratuko duena, egindako filmaren eta egingo duenaren arteko zirimolan dabilen zinemagilea, borroka erabakigarriaren aurrean dagoen boxeolaria, bere lanarekin obsesionatuta dagoen funtzionarioa... Oso narrazio desberdinak dira, baina, oro har, iraganeko gertakarietatik eta ingurukoen menpekotasunetik ihesi, aurrera egin nahian dabiltzan pertsonaiak dira. Erraz eta gustura irakurriko dituzu guztiak, eta, gainera, arrastoa utziko dizute.