“Traktatus Filosofikum Sakonis”

“Traktatus Filosofikum Sakonis” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Xabier Galarreta


Idazleak aspalditik darabilen espiritu punk-nihilista batean oinarriturik dago narrazio hau. Galarretaren begirada ildo poetikoaren eta isil-hizketaren artean dabil, gizakiaren bakardadea —idazlearena, finean— agerian utziz. Betikoa den bakardade hori ikuspegi absurdu, ironiko, umoretsu, eta zenbaitetan, etiliko batekin landuz, errealitatea eta fantasia korapilatzen ditu puzzle "filosofiko" batean. Batzuetan, hala ere, zentzuzkoa dirudi mataza horren anabasak.