Soldaduaren itzulera

Soldaduaren itzulera https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Rebecca West. Itzultzailea: Maialen Berasategi
162.zenbakia
Soldaduaren itzulera
Christopher Baldryk azken hamabost urteetako oroitzapenak galdu ditu Lehen Mundu Gerran izandako zaurien ondorioz. Bizitokira itzulitakoan, dena egingo zaio arrotz: etxea, zahartuta dagoen Jenny lehengusina eta baita Kitty emaztea ere. Bere oroitzapenetan garden eta bizi dagoen bakarra bere maitale izandako Margaret da, eta berau ikustea du desiorik sutsuena. Egoerak hankaz gora jarriko ditu emaztearen eta lehengusinaren bizitzak, ordura arte Christopherren inguruan eraikiak izan baitira. Jennyren bidez jakingo ditugu istorioaren gorabeherak eta beste pertsonaiekin izandako elkarrizketak zein horiek kontatutakoak. Istorioaren haria, hasiera batean, urrunekoa edo ez oso originala iruditu arren, emakumeen ikuspegitik kontatu izanak balio erantsia ematen dio. Gainera, gaur egungo egoeraz eta gizakiaz hausnartzen lagun dezaketen gaiak ageri dira: emakumeen eta gizonen rolak etxe barruan zein kanpoan, gizarte klaseen arteko talka, seme-alaben heriotza, lehen maitasun istorioak, gaztaroko ametsak eta ilusioak edota heldu aroko betebeharrak. Aise sartuko zara giroan eta zenbait jarrerak nazka emango dizuten arren, gizakia ez dela askorik aldatu irudituko zaizu.