Siddhartha

Siddhartha https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
kritika
Testua: Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Herman Hesse
159.zenbakia
Siddhartha
Hessen obra ezagunak bizitzaren zentzuaren bilaketan jartzen du irakurlea, sendia utzi eta bere bidaia hasten duen Siddharthak hori baitu xede. Espiritualtasun eta meditazio baketsua, denbora erretzeko garai bizizalea, ibai albora eginiko erretiroa, atzerabegirako hausnarrean lagunduko dion aitatasuna… guztiak bizi beharko ditu, eta guztiek osatuko dute bizitzaren amaieran izango duen ondare aberatsa: esperientziak eta jakituriak ahalbidetutako helmugara iritsi izanaren sentsazioa.