“Rebel Mayo Colorao”

“Rebel Mayo Colorao” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rebel-mayo-colorao/@@download/image/25p34-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Paddy Rekalde
“Rebel Mayo Colorao”
TXALAPARTA

"Whiskey koloreko gauak" eta "Sex abaroa" lanen ondotik, Paddy Rekalde idazle bizkaitarrak lehen eleberria kaleratu du. Irlandara doan erbesteratu euskaldun baten bidaia aurkezten zaigu bertan. Rock eta punk korronte ezberdinen erritmoan harilkatzen den bidaia horretan, pertsona ugari ezagutzeko aukera izango dugu: lagunekin bildu eta hitz egitea atsegin duten pertsonak, bizitzako gauza txikiak estimatzen dituztenak. Finean, taberna giroetan elkartzen diren horiek ere, neurri batean, erbesteratuak izan daitezke.