"Zorion Perfektua"

"Zorion Perfektua" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotzorion-perfektuaquot/@@download/image/31p46-2.jpg
2003/06/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Anjel Lertxundi
31.zenbakia
"Zorion Perfektua"
ALBERDANIA
181 orrialde




Eleberri etikoa. Camusen lanetatik edaten duena. Atentatu baten lekuko izan den neskatxa baten ahotik datorkigun kontakizuna. Garratza. Schumannen "Bonheur parfait" obrarekin trabatzen den narratzaileak gaztetatik ezagutuko du mina. Bizitza ez da perfektua. Tirokatu duten pertsona horren azken begirada iltzatu zaio buruan. Kazetariak argazkia egin dio berehala. Egunkarian aterako da neskatxa, hildakoaren ondoan. Ezin ulertu duenaren behakoa aurpegian. Hemendik aurrera hasiko dira korapiloak. Gurasoekin dituenak. Eskolako lagunekin dituenak. Perti irakaslearen ahotsa. Atentatu baten gainean sortzen diren jardun kontrajarriak. Herri honetan bizi den bortxakeriaren inguruko gogoeta. Neskatxaren begietatik. Komunikabideen itzala. Itzal luzea.