"Zoaz infernura, laztana"

"Zoaz infernura, laztana" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotzoaz-infernura-laztanaquot/@@download/image/93p56zoazinfernura.jpg
2009/02/04
kritika
Testua:
Idazlea: Anjel Lertxundi
93.zenbakia
"Zoaz infernura, laztana"
Orio-zarauztarrak ez zuen erronka makala hartu liburu hau idaztea erabakitzerakoan, ez horixe! Tratu txarren aferei so eginez, Lertxundi emakume baten larruan sartu da nobela beltz hau osatzeko. Ikuspuntu errazetatik urrun, maisuki azaldu ditu matxismoak eragindako kalteak… Lertxundik maisuki agertu du “beste sexuko biktimek” alor askotan pairatzen duten hondamena. Zalantza izpirik gabe, proposamen ausarta da, eta emaitza, aldiz… bikaina.