"Zenbait terrorista"

"Zenbait terrorista" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotzenbait-terroristaquot/@@download/image/41p50-3.jpg
2004/05/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Markos Zapiain
41.zenbakia
"Zenbait terrorista"
TXALAPARTA
152 orrialde




Ogibidez filosofia irakasle, izatez ere filosofoa dugu Zapiain. Peto-petoa. "Zenbait terrorista" saiakeran argi uzten digu hori. Zapiainek, tamalez gurean oso errotua ez dagoen generoa jorratuz, XX. mendeko frantziar filosofo ezagun bezain "arriskutsu" batzuk hartzen ditu abiapuntu betiko gaiei buruz gogoeta egiteko. Edo, hobe esan, filosofatzeko. Kojéve, Sartre, Proust, Deleuze, Foucault edota Rosset. Herriaren fenomeno sozial eta aldakorra, egiaren bilaketa, oroimenaren misterioak, artelanak eta eternitatea,  boterearen amarruak, eroetxeak eta espetxe artxipelagoak, itxiturak oro har, berdintasunaren ustelkeria, poza eta bere paradoxak... Gai hauek ehotzen dizkio gaurko irakurleari. Xehetasun handiz. Sakonduz. Eskola garaitik hain korapilatsua zaigun filosofia ustez zaharkitu hura bizirik dagoela erakutsiz. Bizirik eta erakargarri.