"Xake nobela"

"Xake nobela" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotxake-nobelaquot/@@download/image/13p46-3.jpg
2001/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Stefan Zweig
13.zenbakia
"Xake nobela"
Itzultzailea: X. Mendiguren
ALBERDANIA
103 orrialde



New Yorketik irten eta Buenos Aireserako bidean doan itsasuntzi batean, xake partida miragarri bat jokatuko da ozeanoaren erdian. 1945. urte inguruan gaude. Naziek Europa osoa izutu eta hankaz gora bihurtu dute munduko oreka. Barkuan bi jokalari aparteko daude; batetik, munduko txapelduna den Cventovic esloveniarra, xakerako abilidadea baizik ez duen gizaki iluna eta, bestetik, naziengandik ihesi datorren austriar judutar misteriotsu bat. Inork ez du bere izena inoiz entzun, baina jokaldiak aurrikusteko gaitasun itzela du. Nondik datorkio gaitasun bitxi hori? Narrazio honek bi pertsona bitxiren istorioa kontatzen digu; bien adurrak bat egingo du ozeanoa zeharkatzen ari den itsasuntzi bateko xake-taulan.