"Txakur ingelesak"

"Txakur ingelesak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quottxakur--ingelesakquot/@@download/image/20116307221Txakur_ingelesak_Lutxo_Egia.jpg
2011/07/04
kritika
Testua: Maitane Legarreta
120.zenbakia
"Txakur  ingelesak"
Lutxo Egiak hainbat istoriori egin dio tokia. Kontu ezberdinak ageri diren arren, ipuin guztietan desagerketaren edo ikusezintasunaren gaia dago: bizilagunen heriotza biziko duen neska gaztea,  bere biografia eta iragana ezabatzea erabakiko duen idazlea, John Lennon hiltzeko erabilitako pistola diseinatu zuena… Fikzioa eta errealitateko pertsonaiak eta gertakariak uztartu ditu egileak eta kontakizun bereziak sortu. Ipuinek ez dute amaiera definiturik eta irakurleak berak erabaki beharko du irekitasun horren aurrean nola erantzun buru barruko galderei.