"Pedro Paramo"

"Pedro Paramo" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotpedro-paramoquot/@@download/image/24p44-1.jpg
2002/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Juan Rulfo
24.zenbakia
"Pedro Paramo"
IBAIZABAL
Itzultzailea: Juan Garzia
174 orrialde



"Pedro Paramo" joan den mendeak utzitako gaztelerazko klasikoetako bat da, errealismo magikoaren sorburu nagusietakoa. Juan Rulfo idazle mexikarrak bi liburu baino ez zituen idatzi: arestian aipatu duguna eta "Lautada sutan" izeneko narrazio bilduma. "Pedro Paramo" eleberrian Comala izeneko herrian gertatu zirenen berri ematen zaigu. Juan Preciado, Pedro Paramoren semea, aita bilatzera dator herrira. Hemendik aurrera garai ezberdinak nahastuko dira narrazioan, iragana eta oraina. Pixkanaka, Comala misteriotsuaren sekretuak argituko zaizkigu; hilak eta biziak tartekatuko dira, mamuak eta Pedro Paramo lurjabearen itzal luzea. Modu berritzailean narratua dagoen istorio hau, garaiko Mexikoko gizartearen isla ere bada neurri handi batean.