"Mundu txikia"

"Mundu txikia" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotmundu-txikiaquot/@@download/image/54p54.jpg
2005/07/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Alberto Barandiaran
54.zenbakia
"Mundu txikia"
SUSA



Alberto Barandiaran kazetari nafarra erreportaje eta elkarrizketa fin asko egindakoa da Euskaldunon Egunkarian, Nafarkarian eta Berrian. Lan horietan, behin baino gehiagotan, Barandiaranek kazetaritza eta literatura elkarrekin jolasean jarri ditu. "Mundu txikia" hau bere estreinako fikzio liburua da, "Ez zaigu ahaztu" eta "Gaizkileen faktoria" kronika liburuen ondoren. Hamalau ipuinek osatzen dute liburua: hamalau mundu txiki dira, eta ahots bana ageri zaigu mundu horietako bakoitzean. Sentsazioez eta iradokizunez betetako narrazioetan, irakurleari leiho asko uzten zaizkio zabalik. Kasu batzuetan, pasarte laburretan zatikatutako kontakizuna berrosa dezake irakurleak, eta beste batzuetan, berrosatze hori lausoagoa da. Era guztietako pertsonaiak ageri dira ipuinetan: egungoak eta aspaldikoak, kaletarrak eta baserri girokoak