"Maitea"

"Maitea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotmaiteaquot/@@download/image/52p58-1.jpg
2005/05/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Toni Morrison. Itzultzailea: Anton Garitano
52.zenbakia
"Maitea"
ALBERDANIA
378 orrialde



Toni Morrison idazlearen "Maitea" liburua itzuli du Anton Garitanok. Morrison 1931n jaio zen AEBetako Ohio estatuan, eta ezinhobe deskribatu zituen garai hartako komunitate afroamerikarraren, eta batez ere, emakumezko afroamerikarren bizipenak. Morrisonen istorioak arraza, sexu eta klase sozialen arteko borrokaren ispilu errealistak dira, baina horrekin batera, afroamerikarren mundu ikuskerarekin bat eginez, fantasia eta elementu mitikoak ageri dira protagonisten patuarekin jolasean. "Maitea" izeneko nobela honetan, protagonistak hildako haur baten menpe daude, eta hark bultzatuta, bi anaia etxetik ihesi doaz, ama eta alaba etxean bakarrik utzita. Morrison-en idazkera ere berezia da, eta nobela hau zatika dago idatzia. Hain zuzen, batek baino gehiagok musika beltzaren eragina ikusi du Morrison-en estiloan, blues, jazz eta kanta espiritualaren jarioa antzemanda. 1993an, Nobel Saria eskuratu zuen "Begirik urdinena" (1970), "Salomonen kantua" (1977) eta "Maitea" (1987) liburuen egileak. Pulitzer saria ere irabazi zuen.