"Kixmi elurpean"

"Kixmi elurpean" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkixmi-elurpeanquot/@@download/image/57p58-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Arrate Egaña
"Kixmi elurpean"
Elkar

Ramon Saizarbitoriak 2003an kaleratutako "Kandinskyren tradizioa" liburu politean bezala, urtezaharreko gaua da "Kixmi Elurpean" honen abiapuntua. Saizarbitoriaren narrazio horretan urtezahar gauean hasten da kontakizuna, baina ondoren, denboran aurrera egiten du istorioak. Nobela honetan, aldiz, urtezaharreko ordu eroetan kokatuta daude gertakizun guztiak, nerabezaroa atzean utzi eta gaztaro betean sartzen ari den neska-mutil koadrila baten eskutik. Autobiografia kutsua du Arrate Egañaren nobela honek, eta urtezaharrak berekin dituen korapilo asko erakusten ditu: droga, sexua, adiskidetasuna, desioa… protagonista nagusia Pello izeneko gaztea da.