"Hizlandia"

"Hizlandia" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothizlandiaquot/@@download/image/69p48-2.jpg
2006/12/04
kritika
Testua: Uxue Alberdi
Idazlea: Iñigo Aranbarri
69.zenbakia
"Hizlandia"
SUSA
Berria egunkarian idatzitako artikuluen antologia da "Hizlandia". Hitzen lurraldea, kazetaritzarena. Segur aski, Aranbarri izan da  lehen ombusman euskalduna, irakurleen babeslea, informazio jaleen arartekoa. Egunero euskaraz idatziz, informatzearen zailaz eta ederraz dihardu. Kazetarien ohiturak eta akatsak, asmazioak eta "hiztripuak" agerian jartzen ditu, ohar beti bereziekin. Kazetaritza arduratsuaren bindikapena izan da Aranbarriren artikulu bakoitza. Susak denak eskaini dizkigu, bilduta.