"Hiltzaile baten aitormena"

"Hiltzaile baten aitormena" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothiltzaile-baten-aitormenaquot/@@download/image/38p50-2.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Joseph Roth
"Hiltzaile baten aitormena"
Itzultzailea: Matías Múgica
Igela, 2003 / 198 orrialde
Eleberria

Ongiaren eta gaizkiaren arteko parabola bikaina eskaintzen digu Rothek liburu honetan. Golubtxik sasikoa, Errusian jaiotako gizaseme txiroa, egiazko aitaren bila abiatuko da Odesara. Han ezagutuko du Lakatos hungariarra, handik aurrerako bere bizitzan eragin itzela izango duen pertsonaia misteriotsua. Egiazko aitak, ordea, Krapotkin printzeak, berehala apalduko du seme sasikoaren guraria. Gurari hori erabat zapuztuko da printzearen “ustezko” semea tartean sartzean. Umiliaturik eta mendeku gosez, Lakatosen aholkuak onartu ostean, kartzelara bidean ikusiko du bere burua salaketa arraro bat dela eta. Handik libratzeko, Errusiako polizia sekretuan sartzeko aukera eskainiko diote, hungariarraren bitartekaritzari esker. Baita onartu ere. Posizio horretatik aiseago presta dezake mendekua. Krimena. Ongiaren eta gaizkiaren arteko labarra ez baita hain sakona.