"Harrien lauhazka"

"Harrien lauhazka" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotharrien-lauhazkaquot/@@download/image/3p38-3.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Iñigo Aranbarri
3.zenbakia
"Harrien lauhazka"
SUSA
90 orrialde



"Jonas Poisson" eta "Dordokak eta elurrak" poemarioen ondoren, ia hamar urte beranduago argitaratu zuen Aranbarrik bere hirugarren poema bilduma den  hau. Tartean Sarajevori eskainitako errezitaldi multzoa egin zuen Jose Luis Otamendi poetarekin batera, besteak beste. Aranbarrik harri bat ekartzeko eskatzen digu inon ez diren herrietara joaten garenean. Inongo herriak eta inongo harriak ditu mintzagai. Etxe abandonatuak. Dardarak eta egunerokotasuna. "Zenbaki ezagun batzuk markatzen ditugu / lagunak zenbakietara ekarriak / Ni naiz esanez deitzen dugu Ni naiz, ni naiz / Alferrikakoa da ordea izan aditza telefono haririk ezean  / Etxera ezinik dabiltzan adiskide hordiak gure hitzak / Galduak herriko kale-karkabetan / Lemarik gabeko ontzi iraulia..."