"Hamar urte barru"

"Hamar urte barru" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothamar-urte-barruquot/@@download/image/35p44-3.jpg
2003/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Joxe Belmonte
35.zenbakia
"Hamar urte barru"
EREIN
267 orrialde



Eleberri honekin irabazi zuen Joxe Belmontek 2003ko "Erein-Euskadiko Kutxa Narratiba" saria. Bertan, 1973an Gorbeian argazki bat atera zuten lau lagunen kontakizuna harilkatzen da. Argazkiaren ondorio, promesa bat. "Hamar urte barru elkartuko gara". Urte horietan zehar, ordea, banantzen joan dira pixkanaka. Fisikoki eta moralki. Euskal Herriak bizi duen egoerak badu zerikusirik banantze horretan. Izan ere, eleberrian zehar, 80ko hamarkadaren hasieran jazo ziren gertakizun nahiz giroak islatzen dira. Errebindikazio politikoak, ETA, gerra zikina, heroinaren hatzaparra, azpi-mundu marjinalak... Zirkunstantzia berezi horien erdian elkartuko dira berriro ere lau lagunak. Ezustean. Belmontek garaiko erretratu zorrotza bezain argigarria eskaintzen digu eleberri urbano honetan.