"Ez obeditu inori"

"Ez obeditu inori" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotez-obeditu-inoriquot/@@download/image/2009649339ez_obeditu_inori_mikel_perurena_78.jpg
2009/06/04
kritika
Testua:
Idazlea: Mikel Peruarena
97.zenbakia
"Ez obeditu inori"
Mikel Peruarenaren lehenengo nobela duzue honakoa, nahiz eta literaturan nahikoa eskarmentu baduen. Gertakariak Donostian girotu ditu, 1897ko martxotik 1900eko azaroa arteko garaian. Ereñotzuko gazteak bidaia ezin interesgarriagoa proposatzen digu orduko Donostian, Sotero Mujika bertsolariaren, Emile emakume okzitaniarraren eta Alberto ikaslearen eskutik. Behin lehen lerroak irakurtzen hasita, kontakizunak segituan harrapatuko zaitu. Pena da, laburra izan ez arren, nahi baino azkarrago bukatzen dela.