"Ez dadila eguzkia sartu"

"Ez dadila eguzkia sartu" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotez-dadila-eguzkia-sartuquot/@@download/image/69p44_2.jpg
2006/12/04
kritika
Testua: Uxue Alberdi
Idazlea: Martin eta Xabier Etxeberria Garro
69.zenbakia
"Ez dadila eguzkia sartu"
ELKAR
Ez da ohikoa bi egile dituzten eleberriak aurkitzea. Hona horietako bat. Martin eta Xabier Etxeberria Garro anaiek bien artean idatzi dute nobela hau. Ez dakigu batek pentsatu eta besteak idatzi ote duen, egun bikoitietan batek eta bakoitietan besteak idatziko ote zuen, idatzi beharrekoaren inguruan biak ala biak beti ados egon ote diren… Baina emaitza, bat eta bakarra da, behintzat. Euskal selekzio bat sortu dute Etxeberriatarrek, futbolariena. Eta ez edonola, gainera! 1937ko udaberrian, lubakietan, Euskadi eta Errepublika defendatzeko gerran dauden futbol jokalari ohiak hartu, taldea osatu, eta Europara bidaliko dituzte, galtza motxetan. Gerrak irabazteko, maiz, propagandak lubakiek adina balio baitu. Hari poliziala, maitasun korapiloak… Denetik du eleberriak, eta nola ez! Lau begik bik baino gehiago ikusten omen dute