"Euskal karma"

"Euskal karma" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoteuskal-karmaquot-2/@@download/image/17p46-3.jpg
2002/03/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Jon Alonso
17.zenbakia
"Euskal karma"
JON ALONSO
Susa, 2001
150 orrialde
Eleberria-Rapsodia

Kolko Mitxoleta Amazonasera joan da baina azken albisteen arabera, burua galdu omen du eta eliteko andereño batzuek zaintzen dute. Euskalgintza Orokorraren Batzar Nagusia galdurik sentitzen da bere aita pontekoa gabe. Egun batean, ordea, B-12 izeneko gizaki berdea iristen da Arantzazura. Marten euskaraz mintzatzen direla aitortzen die frantziskotarrei eta euskarak aurrera egin dezan ezinbestekoa dela literatur kanon bat bilatzea. Xede hori lortzeko, ezinbestekoa da Kolko Mitxoletaren iritzia. Hau dela eta, gure protagonista bidaltzen dute Amazonasera. Bidai ero horretan pertsonai xelebreak ezagutuko ditu: Guebokinder, Prostatas, Berlusgoñi, Gondoleroa, P.P. Carbayo, Bribon Parasola...eta beste hainbat. Kultura ardatz bezala hartzen duen satira esperpentiko honetan, Jon Alonsok gure gizartearekiko duen ikuspuntua azaleratzen du, beti ere gainezka egiten duen berezko umore berezi eta zorrotz horrekin.