"Eguraldiaz hizketan"

"Eguraldiaz hizketan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoteguraldiaz-hizketanquot/@@download/image/42p50-1.jpg
2004/06/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Mikel Peruarena
42.zenbakia
"Eguraldiaz hizketan"
ELKAR
171 orrialde



Hauxe duzue Peruarena gaztearen lehen lana: "Eguraldiaz hizketan". Poetak hasieratik aitortzen digu helburu xumea duela: "Ez duzu metafora, hitz eder eta esaldi/borobilduak irakurtzeko plazera izango". Pessoa bezala, apur bat gezurtia ere badelako. Bilduman zehar badira plazera hartzeko bihurgune eta lerroak. Irudi eder eta sendoak, baina inondik ere merkeak. Horretan arrazoia du poetak. Xumetasunetik abiatuta lor daiteke esanahiaren sendotasuna, poesiaren uzta. Oro har, distantziaz eta inguruaz mintzatzen zaigu Peruarena. Oroiminaz eta errealitateaz. Bere inguruko erreferente guztiak zurrupatzen ditu: liburuak, filmak, kantak… Eguneroko pusketa txikiak. Horiekin osatu du liburua. Poesiarako sen aparta erakutsi arren, agian, pusketa horiek zorrotzago antolatu izan balitu, lan borobilagoa lor zezakeen.