"Egun denak ez dira berdin"

"Egun denak ez dira berdin" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotegun-denak-ez-dira-berdinquot/@@download/image/9p42-1.jpg
2001/06/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Xabier Etxeberria
9.zenbakia
"Egun denak ez dira berdin"
ELKAR
227 orrialde



Tasio Ardanaz, ez lanik, ez neskarik eta ez bizitzan itsasargi lanik egingo dion ezer ez daukan gaztea da. Gazte izateari utzi eta "ez hain gazte" izateko sasoia heltzear daukalarik, kezka existentziala sortzen dio bere noraezak. Gurutze Gorrian egiten du objezioa eta bera eta bere lagunen umorea bezain beltzak diren gurutzez betetzen du istriputik istripurako tartea. Istripu hauetako batek ezusteko ataka batean jarriko du ordea Tasio, bere detektibe arima azaleratzera behartuz. Bukowskiren istorioko detektibe desastreak bezala, garagardoaren bitsetan desagertzen dira bere dedukzioak, ikerketa bera soluzioa baino interesgarriagoa dela gogoraraziz. Delirium Tremens, Ertzainak, Doctor Deseo eta beste hainbat talderi keinuak egiten dizkien nobela dibertigarria taxutu du Xabier Etxeberriak, Igartza bekan irabazle suertatu ostean.