"Carlos esaten zioten gizona"

"Carlos esaten zioten gizona" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotcarlos-esaten-zioten-gizonaquot/@@download/image/2010475385Carlos_esaten_zioten_gizona_pedro_alberdi.jpg
2010/04/04
kritika
Testua:
Idazlea: Pedro Alberdi
106.zenbakia
"Carlos esaten zioten gizona"
Frankismoaren azken bi hamarkadetan girotutako Satorrak baino lurperago (2001) liburuaren jarraipen gisa har daiteke Carlos esaten zioten gizona. 36ko gerra ostean, jende asko herria utzi eta hirira joan zen garaian, mugimendu sozial anitz sortu zirenekoan kokatu du egileak protagonista. Gizartea aldatu nahi ditu Carlos ipurterre matxinoak, eta desio horrek hainbat talde alternatibotara gerturatuko du. Mario Onaindia zenaren gazte garaia xehetzen du Alberdik liburuan; ETAn sartu eta poliziak atxilotu eta espetxeratu zuen arte.