"Bitartean heldu eskutik"

"Bitartean heldu eskutik" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbitartean-heldu-eskutikquot/@@download/image/19p46-1.jpg
2002/05/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Kirmen Uribe
19.zenbakia
"Bitartean heldu eskutik"
SUSA
97 orrialde



Kirmen Uribe aspalditik dabil poesia idazten dutenen zirkuitoan eta bere poemak sarritan irakurri ahal izan dizkiogu aldizkarietan. Emanaldietan entzuteko aukera ere izan dugu, Mikel Urdangarinekin batera "Bar Puerto" ikuskizunean. Oraingoan, ordea, liburua ateratzeko balentrian jarri du bere burua Ondarrutarrak. "Kaosari itxura ematen ahalegindu/ gizakia ekarri munduaren neurrira", horixe da poemario honen ardatza. Hitz handiak alde batera utzi eta bizitzaren handitasuna islatzen dituzten pertsonaiak orrialdera hurbildu. "Gaur badirudi perfektuak izan behar dugula ohean ere/ supermerkatuko sagar gorri horiek bezala/ perfektuegiak". Lotzen gaituen errealitatean bizi behar besterik gabe, "izan ere, zatietan datza/ errealitatearen muina", eta mundua begi txikiekin arakatu, izate hutsaren borrokan. Poema gogoangarri asko dauzak liburu honek. Horien artean "Mahmud" izenekoa. Ez zarete damutuko.