"Bederatzietatik bederatzietara"

"Bederatzietatik bederatzietara" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbederatzietatik-bederatzietaraquot/@@download/image/45p50-1.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Léo Perutz
45.zenbakia
"Bederatzietatik bederatzietara"
Itzultzailea: Anton Garikano
ALBERDANIA-ELKAR
209 orrialde


Maitasuna baino indar irrazionalagorik ez dago, ziurrenik, munduan. Makurrarazten gaituen indar horrek buruhauste itzelak ekarriko dizkio Demba ikasleari. Izan ere, maite duen emakumea galtzen ari da. Sonja bidaian irtetekoa da gure ikaslea baino aberatsagoa den Weiner izeneko batekin. Hori dela-eta, tratu batera helduko da Demba Sonjarekin. Azken aukera. Veneziara joateko dirua gauerako biltzen badu, berarekin joango da. Hemendik aurrera hasiko da Dembaren odisea. Dirua lortzeko ahalegin horretan dozenaka peripezia izango ditu. Absurdoak denak ere. "Eskuak erabili gabe" lortu beharko baitu dirua. Diru bilketa horretan, Vienako pertsonaia galeria paregabea ezagutuko dugu. Neurri handi batean horixe da Leo Perutzen eleberria: gerra ondoko Viena hiriko puzzle ironikoa. Puzzleko pieza gakoa, bestalde, Demba ikasle zorigaiztokoa.