"Bazterrekoak"

"Bazterrekoak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbazterrekoakquot/@@download/image/8p46-2.jpg
2001/05/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Xabier Aldai
8.zenbakia
"Bazterrekoak"
SUSA
214 orrialde



Denbora hartu  du Xabier Aldai azpeitiarrak liburu berri hau argitaratzeko. Zazpi urte igaro dira U2 taldeari lapurtutako izenburua zuen "Bala zeru urdina" poema bilduma indartsua argitaratu zuenetik eta ez dira alferrik pasatu. Dirty realism joeraren jarraitzaile jo izan diren Raymond Carver eta  Richard Ford amerikarren ildotik idatzitako liburu honetako ipuin bakoitza ongi sedimentatutako geruza da. Hitz bakoitza bere lekuan dago. Ehiztariak, bikote hausdurak, amarekiko menpekotasuna duten gizaseme edipikoak... Esan gabe doazen hitzak eta sentimenduak. Errealismo bortitzak krudela gerta daitekeen edertasunarekin topo egiten du batzuetan. Magia zertzelada batek ziztatzen du egunerokotasuna. Garratzak bezain benetakoak dira Aldairen lerroak. Damutuko da liburua bazterrean uzten duena.