"Arrazismoa nire alabari azaldua

"Arrazismoa nire alabari azaldua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotarrazismoa-nire-alabari-azaldua/@@download/image/20p48-2.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Tahar Ben Jelloun
"Arrazismoa nire alabari azaldua
Itzul.: Xabier Aranburu “Artzai” Txalaparta, 2001
87 orrialde • Heziketa


Aski ezaguna da Tahar Ben Jelloun marokoar jatorriko idazle frantsesa eleberrigintza arloan. Oraingoan, ordea, gazteentzako lan honekin datorkigu. Alabarekin arrazismoari buruz duen elkarrizketa moduko bat jasotzen du liburuak. Bertan galdera ugari planteatzen dira gaiari buruz: arrazismoa zer den, nola sortu zen edota nola konpon daitekeen. Denok ulertzeko modu sinplean azaltzen zaigu arazoa. Beharbada hori da gakoa, korapiloak egiten jardun gabe, korapiloak askatzeko ahaleginean sakontzea. Horretarako, ezinbestekoa da integrazioa bultzatuko duen heziketa aurrerakoia bultzatzea, bai gaztetxoen artean nola helduen artean ere. Gure garaiko arazorik garrantzitsuenetako batera hurbiltzeko modu atsegina proposatzen digute liburu honetan Ben Jellounek eta bere alabak.