"Arrain abisalak"

"Arrain abisalak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotarrain-abisalakquot/@@download/image/20096242Arrain_abisalak_xabier_martin_etxeberria.jpg
2009/07/04
kritika
Testua:
Idazlea: Xabier eta Martin Etxeberria
98.zenbakia
"Arrain abisalak"
Xabier eta Martin Etxeberria anaiek etxean girotutako polizia eleberri originala dakarkigute besapean. New York, Londres edo munduko beste edozein hiri izan zitekeen epizentroa, horrelako istorioak atzerrian edo gugandik urrun dauden hiri edo herrialdeetan imajinatzen ohituak baikaude. Bai zineman, eta baita literaturan ere. Bi anaiek, ordea, nahiago izan dute partida etxean jokatu. Eta eskertzekoa da, irakurleari hurbiltasuna eskaintzeaz gain, sinesgarritasuna ere ematen diolako nobelari.