"Akordatzen"
Txalaparta, 2004
80 orrialde
Joseba Sarrionandia ez da edonor euskal literaturan. Erbesteko auskalo zein lekutik, idazle durangarrak bidaia zoragarriak eginarazi dizkigu hainbat aldiz. Akordatzen izenburuak berak iradokitzen duenez, oroimenaren kutxa berezia dakarkigu Txalaparta argitaletxeak kaleratutako liburu honek. Garai bateko pupitreen hotsa, aspaldiko lagun eta senideen hitzak, liburu eta musika zaharren oihartzuna, maitale izandakoen oroimena osagaietako batzuk dira. Sarrionandiaren autobiografiaz gain, belaunaldi oso baten autobiografia ere izan daiteke Akordatzen hau. Merezi du.