"Airezko emakumeak"

"Airezko emakumeak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotairezko-emakumeakquot/@@download/image/46p50-2.jpg
2004/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Felipe Juaristi
46.zenbakia
"Airezko emakumeak"
EREIN
294 orrialde



"Airezko emakumeak" irakurri ahala, berehala ohartuko da irakurlea luze jardun duela Juaristik eleberri hau ontzeko. Idazleak bestelako generoetan jasotako ondarea baliatu du partitura honetan, sinfoniaren moldeko uzta bikaina erdietsiz. Minari buruz diharduen sinfonia. Flandesko guduetatik Auschwitzera. Gizakiaren odisearen inguruko gogoeta sakona. Ezinbestean mingarria. Min hori islatzeko musika hartu du ardatz. Musika baita hizkuntza unibertsal bakarra. Artisau lan horretan, pentagramaren notak balira bezala ehundu ditu hala pertsonaiak nola narrazioak. Aipatu min eternalaren sinbolo denak ere. Prosa ederrez beti. Nolabait, "Airezko emakumeak" memoriari luzatutako gonbita da. Liburuan bertan aipatzen den bezala, "oroitzapena bera da garaipena. Ahaztura porrota". Eta zer da gizakia? Juaristik biolinak balira bezala jo ditu gizaki horien arimen piezak.