"Ahaztuen mendekua"

"Ahaztuen mendekua" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotahaztuen-mendekuaquot/@@download/image/20101129096ahaztuen_mendekua_alberto_ladron_arana.jpg
2010/01/04
kritika
Testua:
Idazlea: Alberto Ladron Arana
103.zenbakia
"Ahaztuen mendekua"
Arotzaren eskuak arrakastatsuaren uharari jarraiki, suspensearen itsasora itzuli zaigu Alberto Ladron Arana iruindarra nobela beltz berri honetan. Ika-mika gordina izan dute Anak eta Oskarrek Iratin. Mutila berarekin leiala izan ez dela jakin du-eta neskak. Eztabaidaren ostean, basoan desagertuko da Ana. Jazotakoaren errudun joko duten beldurrez, haren desagertzea ikertzen hasiko da Oskar. Ezustez jositako polizia nobela arina eta entretenigarria da.