"Agur, Euzkadi"

"Agur, Euzkadi" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2001/01/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Juan Luis Zabala
4.zenbakia
SUSA
159 orrialde



Demagun Lauaxeta olerkaria XX. mende amaieran berpiztu eta ikusten duen lehen gauza Ertzaintzaren patruila-autoa dela. Zer pentsatuko luke? "Guk asmatutako berba jaukak agerian autoak! Eta matrikula be ertzainena dok, geure ertzainena! Geureak dozak horreek, geureak! Ertzaina nagusi kalean, alajainkoa! Ez gintzuazan alferrik hil! Irabazi egin ete genduan ba azkenean guda? Euzkadi azke ete da?". Horixe da Juan Luis Zabalaren eleberriraren abiapuntu indartsua. Hortik abiatuta, olerkari bizkaitarrak lanak izango ditu, kazetari baten laguntzaz gauzak zertan diren ulertzeko. Adi bionbo honek duen bukaerako sorpresari ere...