"Agirre zaharraren kartzelaldi berriak"

"Agirre zaharraren kartzelaldi berriak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotagirre-zaharraren-kartzelaldi-berriakquot/@@download/image/3p38-2.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Koldo Izagirre
3.zenbakia
"Agirre zaharraren kartzelaldi berriak"
ELKARLANEAN
282 orrialde



"Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak" nobela laburretik ezagutzen dugu Agirre. Ihesa omen da kartzelan dagoen ororen eginbeharra. Ez da hori ordea Agirreren kasua: kartzelaz kartzela dabil agirretar zaharra, eta goizeko kontaketa egiten dutenean, zaindariek harriturik deskubrituko dute ohikoagoa litzatekeen bezala bat gutxiago ez, baizik eta preso bat gehiago dagoela patioan. Goilara baten laguntza aski du Agirrek libreen mundutik kartzelako patioraino doazen tunelak zulatu eta dena hankaz gora jartzeko. Ziur aski bere eleberririk onena den honetan, hitzekin eta ortografiarekin jolastu du Koldo Izagirrek eta baita erromintxela baliatu ere  kartzelatako jerga berezia sortzeko.