"A Ponte das palabras, Hitzezko zubia"

"A Ponte das palabras, Hitzezko zubia" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quota-ponte-das-palabras-hitzezko-zubiaquot/@@download/image/7p44-3.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Askoren artean
7.zenbakia
"A Ponte das palabras, Hitzezko zubia"
LETRAS DE CAL
165 orrialde



Nik dakidala, ez da gurean egundo egin laurogeita hamargarren hamarkadako euskal poesiaren antologiarik. Galiziatik etorri behar izan du proposamenak, galizieraz nahiz euskaraz, bi hizkuntzatan dagoen bilduma hau osatu ahal izateko. Pako Aristi eta Aurelia Arkotxarekin hasi eta Urtzi Urrutikoetxea eta Juan Luis Zabalarekin amaituz, hogei euskal poetaren lanak biltzen dira antologia honetan. Poeta esanguratsuak falta diren arren, merezi du mostra gisara Euskal Herriko liburudenda urri batzuetan aurki daitekeen liburu honek. Euskal Herritik Euskal Herrira, Galiziatik pasatuz. Nago itzultzaile galiziarrek poemetako batzuk hobetu eta guzti egin ote dituzten!