"101 gau"

"101 gau" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quot101-gauquot/@@download/image/4p43-3.jpg
2001/01/04
kritika
Testua: Heminway
Idazlea: Txiliku
4.zenbakia
"101 gau"
ELKARLANEAN
221 orrialde



Xerazadek gauez gau atzeratzen zuen bere heriotzaren eguna ipuina ipuinari kateatuz. Era berean, 101 gauetan jarri zen Txiliku orri zuriaren aurrean, idazketaren salbazio gozoa erdiesteko asmoz. Jeneroen mugetan arrastaka darabil Txilikuk bere bionboa, inon ez nahi bezain eroso, nonbait. Batzuetan ipuin laburren antza hartzen dute liburu honetako piezek, beste batzuetan misoginia, botanika, edo animaliei buruzko gogoetak dira, idazleak gustuko dituen poema edo kantuak hurrengoan. "Hontzaren orduak" ipuin  bilduma irakurri beharrekoaren ondoren, Txilikuk 101 gauez edukiko zaituzte entretenituta bere bionboaren atzean. Gau bakoitzean pieza bakarra baino gehiago irakurtzeko tentazioari eusten badiozue behintzat...