“Postariak bi aldiz deitzen du beti"

“Postariak bi aldiz deitzen du beti" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/postariak-bi-aldiz-deitzen-du-betiquot/@@download/image/43p50-2.jpg
2004/07/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: James M.Cain
43.zenbakia
“Postariak bi aldiz deitzen du beti"
Itzultzailea: Xabier Olarra
IGELA



Jessica Lange eta Jack Nicholson datozkigu gogora izenburu hau entzutean. Irina eta pasioa. Bob Rafelsonek zuzendu zuen 1981ean genero beltzeko filma hau. Hala ere, bada aurretik errodatutako bertsio borobilago bat, 1946an Tay Garnettek zuzendua. Honakoak, John Garfield eta Lana Turner zituen aktore nagusi. Irakurleak ez du irinik topatuko liburuan, baina bai Frank Chambers eta Cora Papadakisen arteko maitasun-traizio istorio iluna. Bi gizakiren istorio kontraesankorra. Autostopista arrunta da Frank, alproja eta arlotea. Papadakistarren ostatura heldu da halako batean. Lana eskaini dio bertako jabeak, Nickek. Frankek ez luke halako eskaintzarik onartuko, baina tupustean ezagutu du ostatuan lanean ari den Nicken emaztea: Cora. Pixkana, suak hartuko ditu haien gorputzak. Itsutzeraino. Edozer egingo dute hemendik aurrera zoriona erdiesteko.