Paradisua

Paradisua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/paradisua/@@download/image/20121172716Paradisua_Arrate_Egana.jpg
2012/09/07
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Arrate Egaña
132.zenbakia
Paradisua
Bost ipuinetako pertsonaiak paradisuaren bila dabiltza, zorioneko uneen atzetik; aitarekin ondo moldatu ez eta bizimodua etxetik kanpo egin nahi duen neska, lehengusuak prestatutako bidaiak lotuta daukan mutila, lan ordezkapen bat tarteko uda eta bizitza aldatuko zaizkion gaztea, amona hilzorian delako haren anaia frantziskotarraren bila joandako neska, eta haur bati gertatutako tragediak betiko markatu dituen familia eta bizilagunak. Istorio berezi, aberasgarri eta hunkigarriak, erraz eta gustura irakurtzen direnak.