“Paperezko hegazkinak”

“Paperezko hegazkinak” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/paperezko-hegazkinak/@@download/image/28p46-3.jpg
2003/03/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Lutxo Egia
28.zenbakia
“Paperezko hegazkinak”
SUSA
144 orrialde



Lutxo Egiaren lehen nobela dugu hau. Bertan, Londres abiapuntu bezala harturik, Ben Capone kazetariaren lorratzak jarraitzen dituen protagonista izango dugu gidari; Galder izeneko mutila. Ben Capone Espainiako Gerran aritu zen lanean, eta lehen eskutik bizi izan zuen gertakizuna. Narrazioan zehar, iragana eta oraina korapilatzen dira, laino baten moduan, Londres bera narratzailea balitz bezala. Kontrastea etengabe bilatuz, gaurko Londres eta lehengo Euskal Herria aurkituko ditugu. Finean, aspaldiko arazoak ez daude oraingoetatik hain urrun. Pertsonaia modernoak eta zaharrak, motibazio berdinekin, baina forma aldetik ezberdinak. Fiona, Emma, Arbex, Madame Lil eta beste hainbat. Komunikabideen inguruko hausnarketa ere baden lan honetan, gogoeta ugari iradokitzen dira giza-lanbroaren atzean.