Orube abandonatuak

Orube abandonatuak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
kritika
Testua: Testuak: Iraitz Ugalde
Idazlea: Garazu Kamio
159.zenbakia
Orube abandonatuak
Agustin Zubikarai Saria jasota plazaratu du Garazi Kamiok Orube abandonatuak bere lehen eleberria. 2012an argia ikusi zuen Beste norbaiten zapatak lehen ipuin liburutik askoz haratago doa oraingoan. Sekula nahasiko ez diren hiru istoriok osatzen dute liburua. Miren, Maider eta Mario dira istorio horietariko bakoitzaren ardatzak. Garai zurrunbilotsuen ostean egoera gordin eta konplexuan aurkitzen da pertsonaia bakoitza une honetan. Hiruren pasarteak tartekatuz, dosi txikitan lortuko du irakurleak pertsonaiak eraikitzea eta bizi duten ataka horretara nola iritsi diren ulertzea. Korapiloen eboluzio laburra eta amaiera ireki baina mamitsuak emanez amaitzen du Kamiok. Problematika eta testuinguru zinez ezberdinekin baina zenbait objektu, jarrera eta sinbolo komunean izanda, nolabaiteko kohesio estetikoa lortzen du liburuak osotasunean. Elkarrizketak sinpleak eta deskribapenak azalekoak izanagatik, tramaren indarrak eta erritmoak bereziki atsegina egiten dute irakurketa.