Ordaina

Ordaina https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Philip K. Dick. Itzul.: Aritz Gorrotxategi (Meettok)
168.zenbakia
Ordaina
K. Dick estatubatuarraren zientzia-fikziozko hamaika narrazio daude bilduta liburuan, eta guztietan etorkizun ilun samarra ageri zaigu. Narrazioetako batzuk ezagun egingo zaizkio irakurleari hainbat film egin baitituzte horietan oinarrituta; tartean, Minority Report eta The Adjustment Bureau. Kontakizun gehienek 40 urte baino gehiago dituzte, baina gaurkotasun izugarria dute. Izan ere, istorioetako gertaerak oraindik egia bihurtu ez diren arren, egungo gizarteko mekanismo, estrategia eta ajeen ispilu dira. Plazera da, entretenitzeaz gain, zer ikasi izatea, eta are gehiago genero honetaz gure hizkuntzan gozatu ahal izatea.