Odol mamituak

Odol mamituak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Alaine agirre
158.zenbakia
Odol mamituak
Emakume baten, A-ren, gaixotasun mentala da Alaine Agirreren helduentzako lehen liburuaren ardatza. Bost ataletan banatua dago liburua eta bakoitza protagonistaren bizitzaren aldi ezberdinen erakusgarri da. Lehen atalean, protagonistaren psikosiak eragindako eldarnioak dira nagusi, eta modu gordinean kontatuta dago. Bigarren zatian, berriz, ospitale psikiatrikoko egonaldiaren nondik norakoak ageri dira, garratz samar baina umore eta distantzia pixka batekin hartuta. Hortik aurrera, osatze prozesuaz, iraganeko krisialdiez eta bizimodu berriari buruz arituko da protagonista, modu objektiboagoan. Hasieratik deseroso eta ezinegonik sentituko zara, kontakizunaren naturaltasunaren eta gordintasunaren artean dantzan, zaurietan gatza bota izan balizute bezala, baina, liburua amaitutakoan, tabuei hautsa kendu eta psikosiaren erraiak erakutsi eta sentiaraztea eskertuko duzu. Emakumezko idazle gazteak izara azpiko mamuak erakusteko irrikaz datoz, eta guk maindireari tira egitea beste ardurarik ez daukagu.