“Oabatiko tranbia"

“Oabatiko tranbia" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oabatiko-tranbiaquot/@@download/image/30p50-1.jpg
2003/05/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Iban Zaldua
30.zenbakia
“Oabatiko tranbia"
ALBERDANIA
92 orrialde



Liburu honetan, Iban Zalduak begirada pertsonala eskaini dio euskal literaturaren panoramari. Atxagaren "Obabakoak" abiapuntu harturik, Elorriagaren "SPrako tranbia"-raino iristen da ibilaldia. Literaturaz hitz egin eta eztabaidatu nahi duen norbaiten gogoetak dira. Eztabaida piztu nahi dutenak. Galderak eta kezkak formulatuz, gure literatura txikiaren nondik norakoaz hausnartu du idazleak. Gustuko dituen liburu eta autoreen zerrenda bildu du bertan. Kritikaren arinkeria salatuz, kontsumoko literaturaren inguruko zalantzak azalduz, nobelaren nagusigoa kolokan jarriz, ipuin bildumen aldeko defentsa eginaz, poesian dauden jarrera 'puru'-en aurkako irakurketa burutuz, emakumeen ustezko 'boom' horren nondik norakoak bilduz. Idazlea baino, literatura gozamena bezala ulertzen duen irakurlea dago liburuaren atzetik.