Nora ez dakizun hori

Nora ez dakizun hori https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nora-ez-dakizun-hori/@@download/image/20121252134Nora_Ez_Dakizun_Hori_Irati_Jimenez.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Irati Jimenez
135.zenbakia
Nora ez dakizun hori
Errealitatea laranjaren azala dela eta barruan daudela mamia eta ura, horixe dio Norak. Eta ur horretan igeri, familiaren iraganak, zendutako amaren irudiak eta amonaren fantasiak nekez uzten diote hankak lurrean jartzen. Martin ezagutuko du, bere gaueroko irrati saiora hots egiten duen argazkilaria, ezinezko ipuin baten zama aldean daramana hori ere. Fantasiaz eta emozioz blaituriko eleberria, elkarren artean mutur askotatik korapilatzen diren bizi-istorioez osatutako sarea. 2009koa izan arren, berreskuratzea merezi du!