Nerea eta biok

Nerea eta biok https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
kritika
Testua: Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Laura Mintegi
163.zenbakia
Nerea eta biok
Isabel literatura irakaslea da unibertsitatean. Parisen preso dagoen Nerea hartu berri du ikasletzat, eta gutun-harremana hasten du berarekin. Hitz truke horretatik, ordea, tratu akademikotik harago, bi emakumeren arteko hartu-eman intimoa sortzen da. Eta harreman horretan ezagutuko ditu irakurleak Isabelen izaera eta ibilbidea, autoazterketa bibentzial eta psikologiko xehea egingo baitu lagun berriari eskainitako hitzetan, feminitate, heldutasun eta gordintasun osoz. Nerea pertsonaia ikusezina izango da nobela osoan, bere presentzia kontakizunaren zutabe eta are Isabelen existentziaren euskarri ere bilakatuko den arren. Denboran aurrera, harremanak garapen bat izango du eta Isabeli gutxien espero duen lekutik agertuko zaio Nerearengandik ikasi dituenak biziberritzeko aukera. Errealismoz beteriko narrazioan adimen emozinal handiko analisiak eta erritmoa bizkortuko duten gertakizunak tartekatzen dira, irakurlea testura itsatsiz.