Mundua betetzen zenuten

Mundua betetzen zenuten https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/13
kritika
Testua:
Idazlea: Tere Irastortza
172.zenbakia
Mundua betetzen zenuten
Laurogei poema inguru bildu ditu Irastortzak liburuan, lau ataletan zatituta. Atal bakoitzak zenbaki baten izena du, batetik laurako hurrenkeran, eta zenbaki horiekin ere poesia egin du, sarrera forma emanez. Heriotzaren eta galeraren gaia etengabe ageri da poemetan baina ondoan jarraitzen dutenenekiko maitasuna eta ingurukoak ematen duen indarra eta itxaropena ere azpimarratzen da: "mundua betetzen zenutelako/ izan ginen/ mundua berritzen duzuelako / gara". Heriotzak utzitako hutsunea bizi (izan) duen orok ulertuko du poemen barnean ageri diren sentipenak, barrutik idatzi eta, era berean, irakurlea barneratzen asmatu duelako.