Mamuak

Mamuak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Ana Urkiza. ELKAR
160.zenbakia
Mamuak
Mamuak Pare bat orrialdeko kontakizun laburrak eta luzeagoak tartekatu ditu Urkizak, eta gure bizitzetan ohikoak diren beldurrak, damuak, mina... islatu ditu. Protagonista diren emakumezkoen testuinguruak ere orotarikoak dira: alargun geratu eta etxe-aldaketan ari dena, senarra ez zen beste gizon batekin amodio-istorioa izan zuena, aita hil eta gurasoen etxea hustera doana... Istorioak irakurterrazak dira, baina horrek ez du esan nahi sakontasunik ez dutenik. Geure mamuak kateekin lotzeko premiaz ohartarazi gaitu idazleak, eta, borroka horretan, zeure buruarekin edota ingurukoekin topo egingo duzu, ziur asko.