Lorea Gernika, andrazko bat

Lorea Gernika, andrazko bat https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Koldo Izagirre
166.zenbakia
Lorea Gernika, andrazko bat
Lorea Gernikari buruzko 53 atalez dago osatua liburua, eta era nahasian irakur daiteke. Hasiera batean prentsan argitaratzeko asmoz idatzi zituen Izagirrek, baina dimentsioa hazten hasi eta liburu bilakatu dira emakumezko honen ibilerak. Gernika emakume heldua da, independentea, seme-alabak eta bilobak dituena eta adin horretako emakumeez dugun estereotipotik aldentzen dena: hara eta hona dabil, hainbat gizonekin izan ditu harremanak, pentsamendu eta jarrera originalak ditu... Atal bakoitzak buruko ertzak kamustuko dizkizu.